2020/09/07

2020/07/21 Taillon (3144m) 6 urtegaz

Badaramatzagu egun batzuk Pirinioetan, Luz-Saint-Sauveur-en dagoen kanpin batean finkatu dugu gure oinarrizko kanpamentua, goiztetan mendi txango bat egin ondoren leku ederrak bisitatuz, arratsaldeak bertan ematen ditugu igerilekuan igeri eginez eta jolasean ohe elastikoetan. Gaur aitak esan dit Sarradets-eko aterpera igoko garela, baia egia esan atzo amak kontatu dit telefonoz berak igo zuen lehenengo hirumilakoa gertu dagoela, Taillon hain zuzen. Eta esan diot gailurreraino igo nahi dudala. Hala ere aitak esan dit ez dagoela gure esku, bidearen baldintzaren ara-behera baizik. Bidean ba omen dago glaziar txiki bat, eta printzipioz ez genuenez asmorik igotzeko ez dugu kranpoirik ekarri, eta elurraren baldintzak egokian izan beharko dira.

Arratsaldeko seietarako ekaitza omen dator, beraz beste egunetan baino goizago ibili gara gaur, zortzietarako Col de Tentes-etik abiatu gara, hemendik Taillon gailurra ikusten dugu oso altu egon arren nahiko gertu ikusten dut, baina aitak esaten dit ez dela igoera erraza, Ipar aldea neguan igotzen dela, esan diot negua denean igo nahi dudala berarekin. Gaur buelta emango diogu mendiari Breche de Roland deituriko paretan dagoen arrakalada bat zeharkatuz.

Hor dago gure mendia


Bujaruelo-ko lepoaren bidean


Col de Tentes atzean geratzen da, atzean agertzen den mendia Pimene da


Laster baten Col de Bouchard/Collado de Bujaruelo izeneko lepora heldu gaituk, oraindik fresko xamar dago, eta xakea eta eskularruak daramat soinean. Hemen Espainia eta Frantzia tartean dagoen mugarri bat dago 319. mugarria, honek 1856 - 1868. urteetan finkatu ziren Baionako tratatutan. Argazki bat bidali diogu Paco "Nudels" aitan lagun bateri (http://www.pirineos3000.com/servlet/DescripcionRutas/IDASCENSION--77.html), antza honek mugak "ehizatzen" ditu. Lepo onetik Tendeñera mendien ikuspegi ederra dago, segidan ezkerretara egiten dugu, Taillon Iparralde azpitik igarotzeko bide lau batean.

319. muga


Col de Bouchard / Collado de Bujaruelo, atzean Tendeñera


Bujaruelo-ko lepoa utzi ondoren bide on honetatik jarraitzen dugu




Bidean artalde batzuk ikusten ditugu, hemen euren jabeak bakoitzaren ardiak ezagutzeko margotzen dituzte, tarte honetan goiz denez marmotaren bat ustekabean harrapatzen ditugu. Konturatu orduko itzalean dagoen ur jauzi batera heldu gara, bertan zain dozena erdi pertsona atzera begira. Aitak ur jauzia ikuskatu ondoren esaten dit etortzeko, harrietatik saltoka eginez gurutzatzen dugu ur jauzia, tarte bat zabalegia denez aitak laguntzen dit berak oin bat uretan sartu ondoren. Taillon-en Iparrar pareta azpitik pasatzen gara



Artaldea


Taillon eta Gabietos


Bide erosoa




Ur jauzi-ra heldu gaituk


Pertsonak zain


Igoera txiki bat egin ondoren Tailloneko glaziarra ikusten dugu, Taillon-en hatzamarra goiko aldean, ez dakit zergatik ez dugu igotzen hemendik, aitak esaten dit badagoela aukera ertzetik igotzeko baina ez dela aukerarik errazena, gaur bide arruntetatik igoko gara.

Taillon-eko glaziarra


Ur jauzia behean geratzen da eta atzekaldean Vignemale-eko koroa


Zati elurtua


Pozik elkarrekin


Elur zati batzuen gainetik pasatu ondoren, azkenengo aldapa igo behar dugu Sarradets aterpera heltzeko. "Begira aita! begira!" aurrean mendien artean zulo handi bat zabaltzen zaigu, Gavarnie-ko zirkua bertan zintzilikatuta 423m-etako ur jauzi erraldoia (https://es.wikipedia.org/wiki/Cascada_de_Gavarnie), frantziako handiena "Grande Cascade de Gavarnie" hain zuzen. Ikusgarria! zirkua hirumilekoz zainduta dago, Marbore, Kaskadako gailurrak, Marbore-ko dorrea eta kaskua,...

Sarradets-eko aterpea ikusgai


Taillon-eko beste ikuspegi bat


Gavarnie-ko zirkua atzean


Gure ondoan Sarradets aterpea, berriztatzen lanak aurrera dihardute, eta gorago Roland-eko arrakalada (https://es.wikipedia.org/wiki/Brecha_de_Rolando), aitak esaten dit hortik pasatuko garela, antza Roland izeneko erraldoi batek bere espatarekin, Durandal izenekoa, zabaldu zuen. Arrakalada natural honek 40m-etako zabalera eta 100m-etako altuera du. Aterpe inguruan geldialdi bat egiten dugu jateko.

Breche du Roland-erantza goaz


Aterpearen beste ikuspuntu bat


Aterpetik gora aldapa ederra dator, lehenengo zatia harri solte dagoen tarte batetik, ohitura falta dut, baina nire aiten gomendioak jarraituz ez dut arazorik zati hau gainditzeko. Aldapa leuntzen denean antzinako "Glacier de la Breche" agertzen da gu eta Breche du Roland artean, elurraren baldintzak onak dira, galdetu diegu jaisten diren mendizaleei eta komentatzen dute bigun eta aztarna ona dagoela. Tarte honetan aitak heltzen nau atzetik, eta kontu handiz arrakaladara heltzen gara.

Aldapa ederra


Atzean Gavarnie-ko zirkua


Aterpea gero eta txikiago ikusten dugu


Breche-ko glaziarra


Bagoaz


Zati elurtua


Elurra eta atzean zirkua


Breche du Roland-en (2807m) beste aldean Ordesa-ko Parke Nazionala ikusi dezakegu, bertan zulo handi bat begiestu dezakegu, hemen frantziako tarte itzaltsua atzean uzten dugu eta espainiako eguzkiak ongietorria ematen digu. Paretari buelta eman eta Ekialderantz goaz paretaren Espainiako aldetik. Atzean itsasontzi itxura duen gailur bat agertzen da, Marbore-ko Kaskua. Bazillac azpitik goaz, eta ura jausten da, antza goian elurra dago. Paretan bibouak-zulo asko ikusi ditzakegu, aitak aipatu dit bertan mendizaleek lo egiten omen dute.

Heldu gara Breche du Roland-era!


Hego aldera panorama hau ikusigai daukagu


Ate natural hau Espainiako aldetik


Marbore kaskua


Pozik Pointe Bazillac azpian


Mendizale frantizar batek argazki hau atera zigun


Talde argazkia


Panoramaz gozatzen


Bioubac bat ikuskatzen


Pointe Bazillac-eko pareta bukatu ondoren Taillonen atzamarra ikusi dezakegu, lehen betik txiki ikusten zen, baina ene! nahiko handia da!, hemen berriro pasatu behar gara Frantziako aldera, atzamarra atzean utzi ondoren mendiaren bizkarretik jarraituko dugu, azkenengo 150m desnibel falta zaizkigu heltzeko, ordu nahiko daramagu baina oso ondo pasatzen hari naiz, hala ere oraindik ez dut ulertzen nola egin zuen arrakalada Roland-ek espata batekin, banoa berriro galdetzera...

Taillon-en atzamarra bistan


Hemen beste geldialditxo bat egiten dugu, tarte hau frantziako aldetik pasatuko dugu


Taillon-en glaziarra gure azpian


Pointe Bazillac-eko pareta atzean


Azkenengo tartea


Panoramika frantziarantza


Harri artean bide errazena aurkituz doa aita, badago elurtuta dagoen zati bat, baina errez ekiditen dugu. Laster tokirik garairena heltzen gara, bertan lo egiteko beste bibouak batzuk ikusten ditugu, eta gurekin batera Valentziar mendizale batzuk.

Bide honenta aukeratzen


Elurretan idazten


Nondik ibili garen ikusten


Panoramika zabaltzen ari da, atzean Monte Perdido


Taillon (3144m) mendira heltzea ikusgarria da! hegan gaudela dirudi, gure aldamenean chovak hegaztiak hegan dabiltza, itxoiten zer jan dezaketen,... gure azpian abiatu garen tokia, Col de Tentes. Biok oso pozik gaude, gailurrean harri multzo bat dago, goreneko harrian "Taillon 3144m" margotuta dago. Goian bistaz gozatzen gauden bitartean gure "barrita energetikoa" jaten dugu. Bost ordu eman ditugu (geldialdiak barne) gailurrera heltzeko, hala ere jaitsiera geratzen zaigu, etxera bueltatzen garenean bukatzen dela txangoa esaten du aitak. Beraz beherantz egin behar dugu.

Tontorrean dagoen harri multzoa


Lehenengo hirumilakoa, Taillon!!!


Vignemale alderantza


Hornidura momentua


Gabietos, Balaitous, Garmo Negro, Vignemale,...


Beste panoramika bat


Pozik


Jaisteko igotzeko toki berdinetik egiten dugu, bide honetan mutil batekin egiten dugu topo Taillon-en atzamarrera heldu baino lehen, susto aurpegia dauka, galdetzen digu ea Iparretik doan bidea antza berak Hegoaldetik zeharkatu du Taillon-en atzamarra joanean, eta beldur asko pasatu du. Aitak gogoratu dut txango bat egin aurretik informatu behar garela. Laster Roland-ek egindako arrakalatatik pasatuko gara, baina lehen bizi Pointe Bazillak-etik jausten den euri azpitik pasatuko gara.

Beherantza goaz


Ikuspegia mundiala!


Taillon-en atzamarra zeharkatzen


Pointe Bazillac-en azpian


Bagoaz pasua bilatzera


Breche du Roland ikusi dezakegu


Heldu gara


Frantziako aldean eguzki gehiago dago orain


Panoramika glaziarrarantza


Gero elurretatik irristatu ondoren, Sarradets aterpea bistan daukagu, hemendik Gavarnie-ko zirkua ikusi dezakegu berriro, baina orain argi gehiago duelarik! Pirinietako tokirik ederrenetarikoa omen da, ni txundituta utzi nau batez be inguratzen dituen hirumilakoak eta ur jausi erraldoi horrek.

Roland-en arrakaladaren ikuspegi ederra


Lainoak zirku gainean


Elurretan


Panoramika


Pic de Sarradets eta Gavarnie-ko zirkua


Zirkuarekin, zein ederra ingurua


Panoramika


Jaten


Breche du Roland goian geratzen da


Zer nolako ikuspegia


Agur Sarradets


Hortik gatoz


Panoramika


Azkenengo kikua aterpeari


Noiz edo noiz ertz horretatik igo beharko gaituk


Gero eta laino gehiago agertzen ari dira orain arte urdin kolorea zeukan zeruan, ekaitz hodeiak direla dinoste aitak, beraz bideari ekin behar diogu. Ur jausia egunez, errazago pasatzen dugu, horren ondoren korrika txikian goaz Bujaruelo-ko leporaino. Bertan Mikel eta Irati, nire lagunak, zain daude, eurek gu baino beranduago joan dira Sarradets aterperaino.

Ur jauzia goitik ikusita


Ur jauziarekin gurutzatu ondoren


Elurrarekin jolasean


Panoramika


Bagoaz bide errezetik


Marmota bat


Ardiak itzala bilatzen ari dira


Bujaruelo lepora heltzekotan


Honek bero pasatzen hari dira


Taillon eta Gabietos


Azkenengo kilometroa Col de Tentes-erantza


Solasean


Bederatzi ordu mendian eman ondoren furgoneta aparkatu dugun tokira bueltatu gara. Hemendik kanpinera goaz igerilekuan jolastera.

Heldu gara!


Igoeraren bideo txiki bat

4 comentarios:

Estebe dijo...

Arras erreportaje polita!

Zorionak Jurgi zure lehen 3000ko mendia igotzeagatik! Nirea ere hori izan zen, baina ez hain txikitan!

Ongi segi!

Fidel dijo...

Jurgi mendizale peto petoa zara zu, 6 urtekin eta Taillon igota. Sekretu bat kontatu behar didazu..... asko itxoin behar zenuen aita seguru baietz!!.
Joseba mendiaz eta semeaz gozatu. Bea ez zegoen hortikan????

David dijo...

Menuda fiera! Que envidia Joseba! Parece que apunta como la saga de los Ravier... Zorionak al pequeño!

igertu dijo...

Aupa,

Eskerrik asko komentarioengatik! / ¡Gracias por los comentarios!

Merci Estebe, mendi aproposa "debutatzeko".

Fidel, ba apur bet bai itxaron behar izan ziola, kar kar kar.

David, Gracias! fue un día espléndido! Paso a paso... jejeje

Salu2