2020/07/21 Taillon (3144m) 6 urtegaz
Badaramatzagu egun batzuk Pirinioetan, Luz-Saint-Sauveur-en dagoen kanpin batean
finkatu dugu gure oinarrizko kanpamentua, goiztetan mendi txango bat egin
ondoren leku ederrak bisitatuz, arratsaldeak bertan ematen ditugu igerilekuan
igeri eginez eta jolasean ohe elastikoetan. Gaur aitak esan dit Sarradets-eko
aterpera igoko garela, baia egia esan atzo amak kontatu dit telefonoz berak igo
zuen lehenengo hirumilakoa gertu dagoela, Taillon hain zuzen. Eta esan diot
gailurreraino igo nahi dudala. Hala ere aitak esan dit ez dagoela gure esku,
bidearen baldintzaren ara-behera baizik. Bidean ba omen dago glaziar txiki bat,
eta printzipioz ez genuenez asmorik igotzeko ez dugu kranpoirik ekarri, eta
elurraren baldintzak egokian izan beharko dira.
Arratsaldeko seietarako ekaitza
omen dator, beraz beste egunetan baino goizago ibili gara gaur, zortzietarako
Col de Tentes-etik abiatu gara, hemendik Taillon gailurra ikusten dugu oso altu
egon arren nahiko gertu ikusten dut, baina aitak esaten dit ez dela igoera
erraza, Ipar aldea neguan igotzen dela, esan diot negua denean igo nahi dudala
berarekin. Gaur buelta emango diogu mendiari Breche de Roland deituriko paretan
dagoen arrakalada bat zeharkatuz.
Hor dago gure mendia
Bujaruelo-ko lepoaren bidean
Col de Tentes atzean geratzen da, atzean agertzen den mendia Pimene da
Laster baten Col de Bouchard/Collado de Bujaruelo izeneko lepora heldu gaituk,
oraindik fresko xamar dago, eta xakea eta eskularruak daramat soinean. Hemen
Espainia eta Frantzia tartean dagoen mugarri bat dago 319. mugarria, honek 1856
- 1868. urteetan finkatu ziren Baionako tratatutan. Argazki bat bidali diogu
Paco "Nudels" aitan lagun bateri (http://www.pirineos3000.com/servlet/DescripcionRutas/IDASCENSION--77.html), antza honek mugak "ehizatzen" ditu. Lepo onetik Tendeñera mendien ikuspegi
ederra dago, segidan ezkerretara egiten dugu, Taillon Iparralde azpitik
igarotzeko bide lau batean.
319. muga
Col de Bouchard / Collado de Bujaruelo, atzean Tendeñera
Bujaruelo-ko lepoa utzi ondoren bide on honetatik jarraitzen dugu
Bidean artalde batzuk ikusten ditugu, hemen euren jabeak bakoitzaren ardiak
ezagutzeko margotzen dituzte, tarte honetan goiz denez marmotaren bat ustekabean
harrapatzen ditugu. Konturatu orduko itzalean dagoen ur jauzi batera heldu gara,
bertan zain dozena erdi pertsona atzera begira. Aitak ur jauzia ikuskatu ondoren
esaten dit etortzeko, harrietatik saltoka eginez gurutzatzen dugu ur jauzia,
tarte bat zabalegia denez aitak laguntzen dit berak oin bat uretan sartu
ondoren. Taillon-en Iparrar pareta azpitik pasatzen gara
Artaldea
Taillon eta Gabietos
Bide erosoa
Ur jauzi-ra heldu gaituk
Pertsonak zain
Igoera txiki bat egin ondoren Tailloneko glaziarra ikusten dugu, Taillon-en
hatzamarra goiko aldean, ez dakit zergatik ez dugu igotzen hemendik, aitak esaten
dit badagoela aukera ertzetik igotzeko baina ez dela aukerarik errazena, gaur
bide arruntetatik igoko gara.
Taillon-eko glaziarra
Ur jauzia behean geratzen da eta atzekaldean Vignemale-eko koroa
Zati elurtua
Pozik elkarrekin
Elur zati batzuen gainetik pasatu ondoren, azkenengo aldapa igo behar dugu
Sarradets aterpera heltzeko. "Begira aita! begira!" aurrean mendien artean zulo
handi bat zabaltzen zaigu, Gavarnie-ko zirkua bertan zintzilikatuta 423m-etako
ur jauzi erraldoia (https://es.wikipedia.org/wiki/Cascada_de_Gavarnie), frantziako handiena "Grande Cascade de Gavarnie" hain zuzen. Ikusgarria!
zirkua hirumilekoz zainduta dago, Marbore, Kaskadako gailurrak, Marbore-ko
dorrea eta kaskua,...
Sarradets-eko aterpea ikusgai
Taillon-eko beste ikuspegi bat
Gavarnie-ko zirkua atzean
Gure ondoan Sarradets aterpea, berriztatzen lanak aurrera dihardute, eta gorago
Roland-eko arrakalada (https://es.wikipedia.org/wiki/Brecha_de_Rolando), aitak esaten dit hortik pasatuko garela, antza Roland izeneko erraldoi batek
bere espatarekin, Durandal izenekoa, zabaldu zuen. Arrakalada natural honek
40m-etako zabalera eta 100m-etako altuera du. Aterpe inguruan geldialdi bat
egiten dugu jateko.
Breche du Roland-erantza goaz
Aterpearen beste ikuspuntu bat
Aterpetik gora aldapa ederra dator, lehenengo zatia harri solte dagoen tarte
batetik, ohitura falta dut, baina nire aiten gomendioak jarraituz ez dut
arazorik zati hau gainditzeko. Aldapa leuntzen denean antzinako "Glacier de la
Breche" agertzen da gu eta Breche du Roland artean, elurraren baldintzak onak
dira, galdetu diegu jaisten diren mendizaleei eta komentatzen dute bigun eta
aztarna ona dagoela. Tarte honetan aitak heltzen nau atzetik, eta kontu handiz
arrakaladara heltzen gara.
Aldapa ederra
Atzean Gavarnie-ko zirkua
Aterpea gero eta txikiago ikusten dugu
Breche-ko glaziarra
Bagoaz
Zati elurtua
Elurra eta atzean zirkua
Breche du Roland-en (2807m) beste aldean Ordesa-ko Parke Nazionala ikusi
dezakegu, bertan zulo handi bat begiestu dezakegu, hemen frantziako tarte
itzaltsua atzean uzten dugu eta espainiako eguzkiak ongietorria ematen digu.
Paretari buelta eman eta Ekialderantz goaz paretaren Espainiako aldetik. Atzean
itsasontzi itxura duen gailur bat agertzen da, Marbore-ko Kaskua. Bazillac
azpitik goaz, eta ura jausten da, antza goian elurra dago. Paretan bibouak-zulo
asko ikusi ditzakegu, aitak aipatu dit bertan mendizaleek lo egiten omen dute.
Heldu gara Breche du Roland-era!
Hego aldera panorama hau ikusigai daukagu
Ate natural hau Espainiako aldetik
Marbore kaskua
Pozik Pointe Bazillac azpian
Mendizale frantizar batek argazki hau atera zigun
Talde argazkia
Panoramaz gozatzen
Bioubac bat ikuskatzen
Pointe Bazillac-eko pareta bukatu ondoren Taillonen atzamarra ikusi dezakegu,
lehen betik txiki ikusten zen, baina ene! nahiko handia da!, hemen berriro
pasatu behar gara Frantziako aldera, atzamarra atzean utzi ondoren mendiaren
bizkarretik jarraituko dugu, azkenengo 150m desnibel falta zaizkigu heltzeko,
ordu nahiko daramagu baina oso ondo pasatzen hari naiz, hala ere oraindik ez dut
ulertzen nola egin zuen arrakalada Roland-ek espata batekin, banoa berriro
galdetzera...
Taillon-en atzamarra bistan
Hemen beste geldialditxo bat egiten dugu, tarte hau frantziako aldetik pasatuko
dugu
Taillon-en glaziarra gure azpian
Pointe Bazillac-eko pareta atzean
Azkenengo tartea
Panoramika frantziarantza
Harri artean bide errazena aurkituz doa aita, badago elurtuta dagoen zati bat,
baina errez ekiditen dugu. Laster tokirik garairena heltzen gara, bertan lo
egiteko beste bibouak batzuk ikusten ditugu, eta gurekin batera Valentziar
mendizale batzuk.
Bide honenta aukeratzen
Elurretan idazten
Nondik ibili garen ikusten
Panoramika zabaltzen ari da, atzean Monte Perdido
Taillon (3144m) mendira heltzea ikusgarria da! hegan gaudela dirudi, gure
aldamenean chovak hegaztiak hegan dabiltza, itxoiten zer jan dezaketen,... gure
azpian abiatu garen tokia, Col de Tentes. Biok oso pozik gaude, gailurrean harri
multzo bat dago, goreneko harrian "Taillon 3144m" margotuta dago. Goian bistaz
gozatzen gauden bitartean gure "barrita energetikoa" jaten dugu. Bost ordu eman
ditugu (geldialdiak barne) gailurrera heltzeko, hala ere jaitsiera geratzen
zaigu, etxera bueltatzen garenean bukatzen dela txangoa esaten du aitak. Beraz
beherantz egin behar dugu.
Tontorrean dagoen harri multzoa
Lehenengo hirumilakoa, Taillon!!!
Vignemale alderantza
Hornidura momentua
Gabietos, Balaitous, Garmo Negro, Vignemale,...
Beste panoramika bat
Pozik
Jaisteko igotzeko toki berdinetik egiten dugu, bide honetan mutil batekin egiten
dugu topo Taillon-en atzamarrera heldu baino lehen, susto aurpegia dauka,
galdetzen digu ea Iparretik doan bidea antza berak Hegoaldetik zeharkatu du
Taillon-en atzamarra joanean, eta beldur asko pasatu du. Aitak gogoratu dut
txango bat egin aurretik informatu behar garela. Laster Roland-ek egindako
arrakalatatik pasatuko gara, baina lehen bizi Pointe Bazillak-etik jausten den
euri azpitik pasatuko gara.
Beherantza goaz
Ikuspegia mundiala!
Taillon-en atzamarra zeharkatzen
Pointe Bazillac-en azpian
Bagoaz pasua bilatzera
Breche du Roland ikusi dezakegu
Heldu gara
Frantziako aldean eguzki gehiago dago orain
Panoramika glaziarrarantza
Gero elurretatik irristatu ondoren, Sarradets aterpea bistan daukagu, hemendik
Gavarnie-ko zirkua ikusi dezakegu berriro, baina orain argi gehiago duelarik!
Pirinietako tokirik ederrenetarikoa omen da, ni txundituta utzi nau batez be
inguratzen dituen hirumilakoak eta ur jausi erraldoi horrek.
Roland-en
arrakaladaren ikuspegi ederra
Lainoak zirku gainean
Elurretan
Panoramika
Pic de Sarradets eta Gavarnie-ko zirkua
Zirkuarekin, zein ederra ingurua
Panoramika
Jaten
Breche du Roland goian geratzen da
Zer nolako ikuspegia
Agur Sarradets
Hortik gatoz
Panoramika
Azkenengo kikua aterpeari
Noiz edo noiz ertz horretatik igo beharko gaituk
Gero eta laino gehiago agertzen ari dira orain arte urdin kolorea zeukan zeruan,
ekaitz hodeiak direla dinoste aitak, beraz bideari ekin behar diogu. Ur jausia
egunez, errazago pasatzen dugu, horren ondoren korrika txikian goaz Bujaruelo-ko
leporaino. Bertan Mikel eta Irati, nire lagunak, zain daude, eurek gu baino
beranduago joan dira Sarradets aterperaino.
Ur jauzia goitik ikusita
Ur jauziarekin gurutzatu ondoren
Elurrarekin jolasean
Panoramika
Bagoaz bide errezetik
Marmota bat
Ardiak itzala bilatzen ari dira
Bujaruelo lepora heltzekotan
Honek bero pasatzen hari dira
Taillon eta Gabietos
Azkenengo kilometroa Col de Tentes-erantza
Solasean
Bederatzi ordu mendian eman ondoren furgoneta aparkatu dugun tokira bueltatu
gara. Hemendik kanpinera goaz igerilekuan jolastera.
Heldu gara!
Igoeraren bideo txiki bat
4 comentarios:
Arras erreportaje polita!
Zorionak Jurgi zure lehen 3000ko mendia igotzeagatik! Nirea ere hori izan zen, baina ez hain txikitan!
Ongi segi!
Jurgi mendizale peto petoa zara zu, 6 urtekin eta Taillon igota. Sekretu bat kontatu behar didazu..... asko itxoin behar zenuen aita seguru baietz!!.
Joseba mendiaz eta semeaz gozatu. Bea ez zegoen hortikan????
Menuda fiera! Que envidia Joseba! Parece que apunta como la saga de los Ravier... Zorionak al pequeño!
Aupa,
Eskerrik asko komentarioengatik! / ¡Gracias por los comentarios!
Merci Estebe, mendi aproposa "debutatzeko".
Fidel, ba apur bet bai itxaron behar izan ziola, kar kar kar.
David, Gracias! fue un día espléndido! Paso a paso... jejeje
Salu2
Publicar un comentario