Gogo haundikin Aittolako aisialdi gunean aurkeztu ginen, 2,5 ordu-ko Debabarrena-ko raid familiarraz gozatzeko. Azalpen txiki baten ondoren 11etan abiatu ziren etxeko gaztetxoak arrapaladan mapen bila.
Azalpena

Mapak zain

Elkarrekin estrategia pentsatu genuen, Jurgik argi zeukan... Lehenbizi kontrolik zailenaren bila joango ginen, beraz pagadi ederraren barna sartu ginen, bidexka momentu batzuetan galdu egin arren mapako sestra kurbei esker nabigatzen goaz, 7. Kontrola markatu ondoren lokats beterik dagoen bidetik jarraitzen dugu ekialderantza, momentu batez bidea galdu egiten dugu, piztien arrasto bat jarraituz, mapan ikusten dugun zelaiak bidea aurkitzeko erreferentzia ematen digu.
Pagadian

Baliza markatu eta aurrera

Baso ederretik

Plisti plasta

Zapatilla marroiekin 6.kontrola markatu, eta bagoaz 3. Proba berezia betetzera, carretilla jolasa, hau etxean praktikatuta geneukan Aste honetan, jeje. Xoxoteko aterpetik gertu 5. Kontrola klikatuta boulder zeharkaldia bete zuen Jurgi-k, ondoren ipar orratza martxan jartzeko garaia heldu zitzaigun, rumboekin jolasteko,4. eta 5. proba polit hauek bete ondoren, 3. Kontrolaren bila joan ginen.
Laino bihurriak Xoxote inguruan

Carretilla proba

Xoxoteko aterpean 4. eta 5. probak genituen

Boulder zeharkaldia

Rumboen txartela

Nabigatzen

Proba ondo bete ondoren pinza markatzen dugu

Lainoak tarteka gailurrak laztantzen dituzten bitartean eguzkia nagusitzen doa, guk Zeztoarantz egiten dugu, karst pixkat bisitatuz 2. Proba berezian slack line bat gurutzatu behar zuten gazteek.
Baso erdian mapa ondo orientatzen abiatu aurretik

Helmugara bidean gindoazen eta semea ziztu bizian gogotsu! Falta zitzaigun kontrolak markatu ondoren, 1go proba bereziari aurre egin genion, memoria proba ederra, nire garaun gaupaseroak behar ez zuena, jaja. Lehenengoan osatu genuen, arraina, arraina, katua, elefantea,... laukia, borobila,...
1go kontrola, txabola honen barruan zegoen

Memoria proba hastekotan

Ene bada! gogoratuko ahal gara honekin?

Irten ginenetik 2 ordu eta gero azkenengo metroak egin ondoren helmugara heldu ginen poz pozik! Kriston raidarekon gozatu ederra hartu eta gero. Guztira 10,5km 600m desnibel eta proba berezi oso dibertigarriak (carretilla, rumboak, memoria, slackline, eta boulder) barne.
Helmugara heltzen

Poz pozik!!!!

Hau da erabili genuen mapa, ortoargazkiekin ginda

Argazki gehienak Bea-renak dira, eskerrik asko argazki erreportaia eta eguna gurekin partekatzeagatik!
Eskerrik asko Debabarrena-ko lagunei, urteak pasatu arren orientazio probak antolatzen jarraitzen dute, lehenengo eguneko pasioaz, zuei esker raiden pasioa bizirik dirau gure herrian! aupa zuok!
No hay comentarios:
Publicar un comentario