2022/10/04

2022/04/03 Saibi (954m) elurretan

Sarrera

Alpeetatik heldu berri, familia datorkit bila Loiuko aeroportura, hau poza!!! "Aita bagoaz elurretara!" dinoste gure 7 urteko semeak, nola ezetz esan horrelako proposamenari!. Jan gabe bagoaz hirurok Urkiola aldera. Mendatearen bi aldeetan badaude bi igoera aproposak elurrarekin gozatzeko: Urkiolamendi eta Saibi, gaurkoan azken honetara igoko gaituk. Abiapuntua

Gaurko txangoa Urkiolako mendatetik hasiko dugu, Mañaria igaro eta BI-623 errepidea jarraitu behar dugu aldapan gora, mendate hau ezaguna da txirrindulari artean bere profila izugarria da, bestaldetik bagatoz Otxandio-tik igo beharko dugu mendatea.


Urkiolako santutegi ondoan aparkaleku batzuk daude (P2) eta gorago beste toki zabalago bat (P1), ala ere bisita asko jasotzen duen gunea da, beraz kontuan izan behar dugu inguruan dauden beste aparkalekuetan aparkatu beharko dugula. Mendate ondoan santutegiaz gain, umeen jolas parke bat daukagu bertan ondoan eta Urkiolako Parke Naturalaren interprentazio gunea toki alai parketxea.

Deskribapena

17:00 (00,0km) -> Urkiolako mendatetik (710m) irten eta mendebalderantza abiatzen gara Toki Alai parketxea dagoen tokira, metro batzuk heldu aurretik, eskuinaldera egingo dugu porlanezko pista bat jarraituz. Lehenengo pausuak


Mendatea gure atzean geratzen da


Anboto ikusgai dugu jadanik


Gertuagao, eta bere aurrean Urkiolamendi-ra doan basoa


Panoramika ederra, bertan santutegia ikusi ahal dugu


Laster bidean arrasto txuri eta horiak aurkituko ditugu, honek PR-BI83 Legarmendiko ibilialdi handiaren ibilbidea adierazten dute. Ibilbide hau Saibiko lubakietatik, Leungana menditik eta Legarmendiko karstetik igarotzen da Belatxekietaraino. Patakon bidelapurraren eremua zen hau XIX. mendean, beragandik hauxe esaten zuten "lapurre zan baie, errukitzue. Usabarri kendu eta alargunei emon", garaiko Robin Hood euskalduna.

Saibi mendia bistan dugu


Kamerako zoom-a erabiliz gailurreko harrizko gurutzea ikusi dezakegu


Gure aldamenean dagoen Untzillatx mendiak kontraste ederrak oparitzen dizkigu


Baso zuria


Bidezidor elurtua


Gero eta elur gehiago


Begirada atzeruntz


Zuhaitz elurtuak


Elurretan aztarna eginez egiten dugu aurrera, aurreko elurteei ezker gaurkoan inguruan dugun mendi guztiak txuriz daude jantzita, ikuspegi paregabea osatuz. Basoan barneratzen gara bide zidor markatua jarraituz, honek Saibi mendiari hegoaldetik ematen dio buelta, aldapa leunduz.

Eguzkia lagun dugu gaurkoan


Norabideak


Basoan barrena


Anboto-rantza begira


Anboto


Gertuago


Panoramika Alluitz-etik Orixol-era


Argazki kamerarekin Aizkorri gerturatzen dugu


Basotik zelaira irteterakoan poste adierazle batera heltzen gara, momentu honetan bi kilometro eginda ditugu abiapuntutik irten garenetik, eta azkenengo malda geratzen zaigu. Iparrerantz abiatuko gara Saibi-ko gailurrean dagoen harrizko gurutzea jomuga izanik.

Alluitz "Mari-ren sudurra"


Ertza


Zuhaitz bakartia


Alluitz-etik Anboto-ra doan ertza


Pozik


Azkeneko aldapa honetan lurrean guda garaiko hainbat zulo aurkitu ditzakegu, batzuk Franco-aldekoen eskakizunez bidalitako italiar eta germaniar hegazkinetatik botatako bonbek egindakoak, eta beste batzuk lehergailu horietatik babesteko gudariak erabiltzen zituzten eraikitako lubakiak dira. Saibi-tik milizianoek Urkiolako pasa bidea kontrolatzen zuten, hau puntu klabea zen Bizkaia-ra sartzeko. Guda nagusia 1937-ko apirilean burutu zen guda zibilaren barne, berton milaka pertsona zendu ziren, guda bukatu ondoren garaileek gaur egun ikusi ahal dugun harrizko gurutze erraldoi bat eraiki zuten hildakoen omenez, eta 1976 espainiar estatuan garai diktadorea bukatu ondoren, plaka bat erantzi zioten gurutzeari errepublika defenditzen zutenen oroigarri.

Azkenengo aldapa


Gorbeia laino artean


Lekanda


Aztarna jarraituz


Inguru ederra


18:15 (02,8km) -> Guda garaiko sarraskien gora beherak aipatzen dida batean heldu gara Saibi (954m) gailurrera. Tontorretik inguruko mendien ikuspegi izugarria dago. Iparretik ekialdera: Eskuagatx, Mugarra, Oiz, Untzillatx, Astxiki, Alluitz, Urkiolamendi, Anboto, Izpizte, Orixol,… eta mendebaldean: Gorbeia, Aldamin, Lekanda,… dira nagusi.

Jaitsi aurretik dagoen elur pila aprobetxatuz jolasten ematen dugu tarte polit bat, elur panpinak eginez,… buelta toki beretik egingo dugu, baina oraingoan txirrista moduan baliatuz zelai txuria, etxeko txikiak ederki gozatzen dute.

Gailurreko postontzia


Panoramika zabala


Gorbeia eta Aldamin


Famili argazkia


Guda zibilearen ondoren eraiki zuten gurutzea


Gorbeialdearantza panoramika


Anboto eta Urkiolamendi


Gorbeia gertutik


Elur pampina


Beste ikuspegi bat Ekialderantza


Iepa


Gurutzearen beste ikuspegi bat


Bueltako bidean aurrez aurre daukagu Alluitz eta Anboto elkartzen duen kareharrizko bizkarrezurra, arreta handiz ikusiz gero Mari-n itxura etzunda ikusi dezakegu bertan. Urkuluko arrakalada bere lepoa, Infernu zubi bere ahoa eta Alluitzen gailurra sudurra izanik.

Txirrista


Egun ederra


19:10 (05,5km) -> Eguneko azken argi izpiekin Urkiolako mendatera (710m) heltzen gara, ondoan dagoen Antonio Santuen santutegia bisita dezakegu.

Bueltan


Mapa


Datuak
Luzera: 5,5km
Desnibela: 244md+ 244md-
Denbora: 2:10 (geldialdiekin)
Track: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/20220403-saibi-neguan-102595723

No hay comentarios: